Castellano

■ ZERBITZUAK

· Eraispenak

Eraikinak osorik edo eraikin-zatiak eraisten ditugu. Ipuru SLk RERA erregistroan alta emana du, eta, horrenbestez, amiantoa duten produktuak desmunta eta kudea ditzakegu.

  • ■ Villa Alta, Donostian (Gipuzkoa).
  • ■ Etxe bat, Iruritan (Nafarroa).
  • ■ Hernanin etxebizitza (Gipuzkoa).
  • ■ Donostian baserri baten eraispena (Gipuzkoa).
  • ■ Urnietan baserri bat (Gipuzkoa).

· Industria-pabilioiak

Hormigoi aurrefabrikatuko egiturak eraiki ditugu industria-pabilioiak egiteko, baita itxitura eta instalazio osoak ere.

  • ■ Industria-pabilioiak Irunen.
  • ■ Industria-pabilioiak Astigarragan.

· Etxebizitza-blokeak

Ipuru SLk etxebizitza-blokeak, garajeak eta lokal komertzialak egiteko gaitasun teknikoa eta profesionala du; bere gain hartzen du kontrata orokorra, eta lanak hasieratik amaieraraino koordinatzen ditu.

  • ■ Sei etxebizitzako blokea, lokal komertzialak dituena, Hernaniko Kardaberaz kalean. Gipuzkoa.
  • ■ Bederatzi etxebizitzako bi bloke, Hernaniko Gudarien Enparantzako plazan. Gipuzkoa.
  • ■ Lau etxebizitzako blokea Hernanin. Gipuzkoa.
  • ■ Sei etxebizitzako blokea, Iruritan. Nafarroa.
  • ■ Lau etxebizitzako blokea, Donostiako Aldapetako maldan. Gipuzkoa.
  • ■ Hiru etxebizitzako blokea Oiartzunen. Gipuzkoa.

· Irakaskuntza-, ospitale-, ostalaritza-eraikinak, establezimendu komertzialak...

Askotariko lanak egin ditugu mota guztietako zentroetan, eraikin-zatiak edo eraikinak osorik berrituz, birgaituz edota mantenduz, indarrean dauden arauen arabera egokituz eta eraikinen jarduera-aldaketek eragiten dituzten beharretara moldatuz.

  • ■ Elizalde ikastetxe berria, Oiartzunen (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarentzat.
  • ■ Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren egoitza, Donostian. Gipuzkoa.
  • ■ Ikastolen Elkartea, 1. fasea eta 2. fasea, Donostian. Gipuzkoa.
  • ■ Arte Eszenikoen Zentroa, Sarobe eraikina, Urnietan. Gipuzkoa.
  • ■ Sukaleku (Euskal Herriko gastronomia-elkartea - Villa Yeyete), Donostian. Gipuzkoa.
  • ■ Zarautz hotela, Zarautzen. Gipuzkoa.
  • ■ Ikasbide kultura-elkartea, Donostian. Gipuzkoa.
  • ■ Gizarte Segurantzaren Tolosako eta Eibarreko egoitzak. Gipuzkoa.
  • ■ Urnietako Udala handitzeko lanak. Gipuzkoa.
  • ■ Zumaiako surflarientzako udal-lokala. Gipuzkoa.
  • ■ Arraunaren eraikina Hernanin. Gipuzkoa.

· Familia bakarreko etxebizitzak

Ipuru Ipuru SL enpresa lehiakorra da merkatuan, duen enpresa-organigrama errazari esker, eta zuzeneko komunikazioa eskaintzen du obretan parte hartzen duten alderdi guztien artean. Harremanetan izaten gara etengabe arkitekturako estudioekin, ingeniariekin, topografoekin, eta elkargo profesionalen oniritzia duten proiektuekin egiten dugu lan, horiek eskaintzen baitiote bermea azken produktuari.

  • ■ Familia bakarreko etxebizitza, Igeldon. Gipuzkoa.
  • ■ Familia bakarreko etxebizitza, Hondarribian. Gipuzkoa.
  • ■ Familia bakarreko hiru etxebizitza Donostian. Gipuzkoa.
  • ■ Familia bakarreko etxebizitza, Aieten, Donostian. Gipuzkoa.
  • ■ Familia bakarreko etxebizitza, Tolare urbanizazioan, Donostian. Gipuzkoa.

· Obra zibila

Ipuru SLk tamaina txikiko obra zibilak gauzatzen ditu, esate baterako, oinezkoentzako kaleak, garajeen gaineko terrazak iragazgaizteko lanak, lorategiak, etxaldeetarako sarbideak, onibarren itxiturak, euste-hormak, harri-lubetak, asfaltatze-lanak, urbanizazio-lanak...

  • ■ Itsasmendi eraikineko terraza eta garajearen estalkia birgaitzeko lanak, Donostian. Gipuzkoa.
  • ■ Igeldoko familia bakarreko etxebizitza baterako ibilgailu-sarbidea. Gipuzkoa.
  • ■ Euste-hormak, Donostian. Gipuzkoa.

· Birgaitzeak eta zaharberritzeak

Eraikinak birgaitzeko lanak dira gure enpresaren bereizgarri nagusia. Ondo ezagutzen dugu eraikin zaharren egungo egoera, eta jakin badakigu eraikin horietako egiturak eta instalazioak egokitu behar direla. Eraikin zaharrak berritzearen aldekoak gara, eraikinak ez baitira betirako eraikitzen. Bai eraikitzean akatsak egin zirelako, bai materialak zaharkitu direlako, bai eraikinen erabilera okerra izan delako, denborarekin eraikinetan patologiak sortzen dira, eta haien arriskua dela-eta, behar-beharrezkoa da patologia horiek konpontzea.

  • ■ Prim kaleko eraikin bateko egitura indartzea, Donostian. Gipuzkoa.
  • ■ Garibai kaleko eraikin bateko egitura indartzea, Donostian. Gipuzkoa.
  • ■ Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren egoitzako konponketa-lanak, Donostian. Gipuzkoa.
  • ■ Donostiako Udaleko etxabeko bulegoak. Gipuzkoa.
  • ■ Urnietako S. Miguel ermita. Gipuzkoa.
  • ■ Fatxada bat, Azpeitian. Gipuzkoa.
  • ■ Mandasko Dukearen kaleko fatxada bat, Donostian. Gipuzkoa.
  • ■ Egia kaleko fatxada bat, Donostian. Gipuzkoa.
  • ■ Zenbait birgaitze-lan Donostiako Artzai Oneko katedralean. Gipuzkoa.
  • ■ Donostiako komun publiko batzuk. Gipuzkoa.
Aurkezpena   ■ Kokapena   ■ Zerbitzuak    ■ Obrak   ■ Bezeroen arreta
Pº Mundaiz, 10 - Planta 2ª, Local 24 · Telf.: 943 424 121 · Fax: 943 424 627
20012 DONOSTIA